Ismael Serrano Morón Madrilen jaio zen 1974ko martxoaren 9an. Vallecasen (Madril) hazi eta hezi zen. 1996 hasieran gaur egun Universal den garaiko Polygramekin sinatu zuen eta “Atrapados en Azul” (1997), bere lehen diska, editatu zuen. “Papa cuéntame otra vez”, “Vertigo” edo “Amo tanto la vida”ren gisako abestiak Atlantikoaren alde banatako garaiko gaztediarentzako ereserki bilakatu ziren, Argentina eta Chile bezalako herrialdeetan  kantauotore generazio berria ondo anparatu zelako. Industria musikalean izan zuen lehen sartaldiarekin batera SGAEk (Autore eta Editoreen Sozietate Generalak) entregatzen dituen Musikaren Sarietan “Autore errelebazio onena” nominazioarekin saritua izan zen.

Orduan hasiko ditu Espainiako hiri ezberdinetan eta Latinoamerikan (Argentina, Mexiko, Txile, Uruguai, Paraguai, Puerto Rico, Costa Rica…) jardutera eramango dituen birak. 14 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Ismael Serranok, eszenatokietan firme mantendu izana lortzeaz gain, bere gazte garaietako idoloekin abestearen ametsa egia bilakatuz joan da: Silvio Rodríguez (Santiago de Chilen 100.000 pertsona baino gehiagoren aurrean jardun zuenarekin), Los hermanos Parra, Luís Eduardo Aute (Madrilgo Kongresu Jauregian egin zuen lehen kontzertuan alboan izan zuenarekin), Paco Ibáñez, Luís Pastor, Pablo Guerrero, León Greco eta Mercedes Sosarekin, ”Zamba del Emigrante” grabatu zuen artistarekin alajaina. Albun anitz argitaratu ostean, Ismael Serrano lan berriarekin 2014an itzultzen da, estudioan grabaturiko “La llamada” izenpean duen bederatzigarren diska.

Izenburuak danbor soinuaren laguntzaz ihauteri uruguaitarraren parte diren deiei egiten die erreferentzia. Abesti berri hauek parte-hartzera eta esperantza elkarbanatzera deitzen dute entzulea: bukatu dira damuak, begirada goratzeko unea iritisi da, oihukatzen du kantautoreak, bizirik eta errebelde gaudela dei eginez. Albun honek Ismaelen beste diskak baino hegoalderago bideratua du begirada: “candombe”ak maitasun eza sendatzeko, Mediterraneotik ekarritako “bachata”, elezaharrak kontatzeko “Karibeko son”-a, desira bat eskatzeko sanba eta ia “reggaetoi”a, tristura itxaropen bilakatzeko.

Singlea, sare sozialen bitartez mundu mailan milaka jarraitzaileengandik zabaldua izan da, hauei diskan aktiboki parte-hartzeko aukera emanez.

Jacob Sureda eta Ismael Serranok ekoitzia, “La llamada”k, Vallecaseko kantautorea 2015etik aurrera Espainia eta Latikoamerikan zehar biran eramango du.

Ismael Serranoren ibilbide musikalarentzako, 2018a urte gakoa da, “Hoy es siempre” diskarekin bere karreraren 20garren urtea ospatzen baitu. Zuzeneko diska hau, Espainian inoiz ikusi ez den bezala eszenaratua da  eta ikus-entzunezkoaren kontzeptuarekin, CD+DVD formatuan editatua dago.

“Hoy es Siempre”n, Serranok bere abesti onenetariko batzuk biltzen ditu ( “Papá cuéntame otra vez” ez gain, “Cien días”, “Pequeña criatura”, “Sucede que a veces”,  “Si se callase el ruido”, “Vértigo”, “Luces errantes”… ), kanta berriak ( “Ven”, “Agua y aceite”, “Busco una canción”, “Nieve” ) eta bertsiko harrigarriak ( Silvio Rodríguezen “Ojalá”, Luis Eduardo Auteren “Las cuatro y diez”, Rock de Divididosen “Spaghetti”, Luis Pastorren “Aguas abril” eta nola ez, Joaquin Sabina…). Betiko jarraitzaileentzako eta Espainia osoan nahiz munduaren zati batean zehar dabilen Ismael Serranoren fenomenoan murgildu nahi dutenentzako apustua.

 

También te pueden interesar