Anne Etchegoyen Donapaleuko haur-abesbatzan hasi
zen kantatzen, zortzi urte zituelarik. 16rekin, Baionako
kontserbatorioan hasi zen ikasten, eta, bi urteren ondoren,Bordelekoan jarraitu zuen, non kantu klasikoaren oinarriakikasi zituen.

Egun euskal kantagintza femeninoko erreferentetzat joa,
ezohiko ahotsa du, sotila, eta eztitasun berezi eta garbia
badario ere, indarra ere badu batzuetan.

Euskal kantagintza maskulinoa da nagusiki, baina Anne
Etchegoyenek, hamahiru urteko ibilbide profesionalean, jakinizan du bere musika-unibertsoa bertan ezartzen, eta ekarpena egin du euskal musika jende gehiagorengana irits dadin; izan ere, gero eta publiko-mota zabalagoa erakarri du bere diskoen eta eliza edo agertokietan emandako kontzertuen bidez.

Sorterri duen eskualdean, ezinbesteko artista bilakatu da, eta bertako kultura modu bakezalean eta munduari irekita Euskal Herriko mugez haraindi zabaltzeko gai den euskal artista bakarra da.
Agertoki ugaritan abestu du, bai Frantzian bai atzerrian:
Olympia antzokia, Alhalbra, Parisko Kasinoa, Kortzega,
Bretañan, Vendéen, elizak eta kaperak, Biarritz, Bordeaux, Périgueux, Angelu, Ferret, Montpellier, birak Argentinan eta Estatu Batuetan zehar… Denetan, batik bat euskal komunitateekin egin zuen bat.

2013an Smart/Sonyk argitara emandako «Les Voix Basques»
proiektuaren arrakastari esker ―80.000 ale saldu zituen eta
bideoklipak bi milioi baino ikustaldi gehiago izan zituen ―, kontzertu ugari eskaini zituen, gehienak erabat beteriko antzokietan, agertoki garrantzitsuetan, Hego Euskal Herrikoak barne: Kursaala eta Victoria Eugenia Antzokia Donostian; Guggenheimeko zabalgunea, Sala BBK eta Arriaga Antzokia, Bilbon.

Bere azken lana, «Compostelle, Du Pays Basque à Saint-Jacques», 2015ean familiaren etxetik Santiago de Compostelara egindako erromesaldian oinarritua, 2017an plazaratu zuen Crédo/ Universalek. Erromesaldi horren kontakizuna da, musikaz lagundua, eta entzulea Etchegoyenekin batera doa soinu tradizional eta
herrikoietara ekarritako paraje eta kilometroetan zehar. Diskoa oso arrakastatsua izan da, 10.000 ale baino gehiago saldu dira.

Egile-konpositore-abeslaria, bai eta ekoizlea ere, Anne Etchegoyenek 2020an emango du argitara disko berria, Decca/Universalen eskutik, zeinetan Emakumea izango duen hizpide. 40 urte beteta, Annek emakumeak omenduko ditu, 10 abestitan maitasuna, poza edo tristura eragiten dioten gaiak jorratuz, betiere gure garaiko errealitateen arabera. Disko pertsonala, eta gaurkotasunean errotua. Folka izaten jarraitzen duen musika-unibertsoa, gitarra akustikoekin, bai, baina baita rockzalea ere, tarteka, gitarra elektrikoekin, eta euskal perkusio tradizionalak, txalapartak, alaitua. Batez ere, Les Voix Basques Abesbatzaren ahots epel, dinamiko
eta finekin aberasturiko musika-unibertsoa.

También te pueden interesar