Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa ikuskizuna Musika Bulegoa Sariak 2017 edizioan saritua izan da
2017ko Azaroak 20
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Syntoramak ekoiztutako ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa emanaldiak zuzeneko lanagatik saritua izan da Musika Bulegoa Sariak 2017. Edizioan.


“Disziplina anitzekoa, originala eta ausarta”. Horrela kalifikatu du epaimahaiak  “Zuhainpeko Soinuak-Ahozko Transmisioa” ikuskizuna. Besteak beste, kontutan hartu du baita ere “ikuskizunean elkartzen diren profesionaltasuna eta talentua, non bere protagonistek euskal kulturaren alderdi ezberdinen aurkezpena egiten duten”. Eszenografiaren magia, eszenaratzea eta ikuskizunaren estreinaldiaren aurretik egindako ikerketa zein hausnarketa lan izugarria ere kontutan hartu diren aspektuak izan dira, sarietara aurkeztutako 67 proiektuen artean hautatzerako orduan.


Epaimahaia, musika zein kultura arloko ondorengo izen garrantzitsuek osatu dute: Jon Bagües, Eresbil-eko zuzendaria, Aintzane Cámara, musikologoa eta EHU-UPVko irakaslea, Yahvé M. De la Calzada, programatzailea eta musika kritikaria, Edurne Ormazabal, EITBko zuzendari komertziala, Ixiar Uria kazetaria, Kristiña Solano musikako irakaslea eta Euskal Herriko musika tradizionalean aditua, Suso Saiz ekoizlea eta musikaria eta José Miguel López, Radio3-eko kazetaria.


Musika Bulegoa Sariak proiektua iaz jaio zen Euskal Herrian dauden proiektu musikalen kalitatea aitortu eta saritzeko asmoarekin.


Ahozko transmisioa zuzenean


Zuhainpeko soinuak - Ahozko Transmisioa ikuskizunean transmisioaren ideia nabarmentzen da. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikaren adierazgarri nagusia den Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Etxekopar ikusiko ditugu agertokian, euskal herrimusikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltránekin batera. Haien ondoan, melodia berriak sortuz, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltrán arituko dira, beren sustrai tradizionalenetan oinarrituz.


Abestiak, dantza, Naiel Ibarrolaren irudi zirraragarriak eta argi-joko ikusgarria lagun, haiekin batera biziko gara, egunak gauari ilunabarreko argi misteriotsuaz agur egiten dion une magiko horretan. Ingurune naturala birsortu dute Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuések ikuskizun honetarako.


 





Biografía: Zuhainpeko soinuak –Ahozko Transmisioa, es una sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Maiatzak 11, ostirala
, Madrid - 20:00H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak