Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Wim Mertens
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Wim Mertens konposatzailea Belgikan jaio zen, 1953an; Bruselako Musika-Eskolan ikasi zuen eta Zientzia Politiko eta Sozialetan eta Musikologian lizentziatu zen. Mertensek pianoa eta gitarra klasikoa jotzen ditu. Gainera, batzuetan abestu ere egiten du, bere tonu zorrotz berezian, lengoaia pertsonala eta irudimenezkoa erabiliz.

1980tik hona, hainbat obra ondu ditu, formato desberdinetan, hasi abesti labur sinpleetatik eta hiru-lau zatiko ziklo konplexuetaraino, edo ganbera-lanetatik eta pianorako bakarlanetaraino. Wim Mertensek antzerkirako eta filmeetarako ere ondu du musika.

50 albumetik gora eman ditu argitara. Grabatu zituen lehendabiziko albumen artean dago gaur egun oraindik klasikotzat hartzen den "Close cover" izenekoa.

1981eko urrian “At home/Not at home” izeneko maxisingle bat grabatu zuen, joera klasikoko bi pieza, Peter Gordon saxo-jotzailearen laguntzarekin. 1982an kaleratu zuen “Vergessen” izeneko LPak sei obra biltzen ditu, instrumentu desberdinekin osatuak, eta hura izan zen Mertens konposatzailearen bilakaera bideratu zuena.

Mertensek antzerkirako musika ontzen eman zuen 1984ko uda, Jan Fabréren “The Power of Theatrical Madness” antzezlan polemikorako, hain zuzen ere. LP bikoitz hau, “Maximizing the Audience”, 1985eko udaberrian atera zen kalera. Lan honetako musikak daukan kualitate narratiboak bide bat jarri zion abesti instrumentalen bilakaerari, eta giza ahotsarekiko interes gero eta handiagoa erakusten du. Mertensek, hizkuntzak izan dezakeen kalitate ustelaren jakitun, esanahirik gabeko soinuak erabiltzen ditu ahotsean, antzinako frantsesa edo latina gogoratzen dutenak. Pieza hauek iradokitzen duten giro izpirituala kantu gregorianoen pare jar daiteke. “Maximizing the Audience” Londresko Royal Albert Hall delakoan aurkeztu zen estrainekoz.

Ondoko urtean, 1986an, “A Man of no fortune and with a name to come” etorri zen, piano bakarlariarentzako eta ahotsentzako sei pieza. Diskoa ezagutzera emateko, hainbat kontzertu eman zituen Frantzia, Holanda, Belgika, Espainia, Japonia, Estatu Batuetan eta Bretaina Handian.

New York, Los Angeles eta Houstonen emandako kontzertuen ondoren, Windham Hill disko-etxe espezializatuak errekopilazio bat argitaratu zuen Estatu Batuetako merkaturako. Handik gutxira, Peter Greenaway zine zuzendari ingelesak Erroman filmaturiko “The Belly of an Architect” filmerako soinu-banda ontzeko eskatu zion. Zuzendariak lau konposizio zahar aukeratu zituen, Mertensek filmerako espreski egin zituenez gain.

2000. urtean, aurreko 5 urteetan Wim Mertensek eginiko lanak biltzen zituen ”Integer Valor-Intégrale” trilogia argitaratuz mugarri garrantzitsu bat ipini ondoren, beste bi lan plazaratu zituen: haietako bat, “If I Can”, otsailean argitaratu zen eta aurreko konposaketak biltzen zituen, baina modu berri eta originalean.

2001ean, berriz, “At home , not at home” lanaren bertsio berri batek eta “Arens Lezen” izeneko bere proiektuak ikusi zuten argia; azkeneko horretan, 13 Cd biltzen ziren, 4 kaxako formatoan, haren musikarik petoena jasoz, alegia, musikaren muinerako bidaian jasotako kantuak.

Era berean, 2001. urtean atera zen “Der Heisse Brei” ere, Wim Mertensen seigarren albuma, piano eta ahotserako konposaketekin; ondoko jiran aurkeztu zuen lan hau, oso lan ederra, ahotsa inoiz baino gehiago izanik instrumentu emozional bat. Mertensen musika, beti delikatu eta errespetuz betea, berez bezala isurtzen da hemen, modu ia organikoan.

2003ko abenduan, Wim Mertensen azken-aurreko nazioarteko albuma jarri zen salgai, “Skopos” izenburuaz. Haren estreinaldia 2002ko uztailaren 14an izan zen, Belgina, Gaasbeekeko gazteluan. Wim Mertens Ensemblek eman zuen kontzertua, 12 musikarirekin. Estudioko bertsioan, konposatzaileak erregistro berriak esploratu zituen.

Skopos hitz grekoa da, "lortu", "helburua lortu" esan nahi duena, baina baita "melodiak hartutako lerro musikala”. Izenburu honekin adierazi nahi da ikusi edo entzun dezakeguna, entzun eta jo daitekeen musika hori “geure eskumenean” dagoela. Aldiz, konposaketen erresonantzia sakonak eta haien tonuek “lortu ezin duguna”, ukitu ezin dena, derrigor ikusgarri edo atzemangarria, entzungarria ez dena esan nahi dute, hori dena “gure eskumenetik kanpo” dagoelako.

2005ean, bere ibilbidean 25 urte betetzen dituenean (1980-2005), Wim Mertensek bere pertzepzio orkestralerako bidaia batera gonbidatzen gaitu. Bakarka egin duen album berrian, “Un Respiro” izenekoan, 10 konposaketa berri topa ditzakegu, askotan oso erritmikoak, bi piano eta bi ahotsentzat onduak, baina den-dena berak interpretatua dagoelarik. Lan honek ondo erakusten du Mertensek ahotsarekiko duen zaletasuna, berarentzat ahotsa ez baita soilik instrumentu bat, baizik eta pianoarentzako gidaria ere, espresamolderik gorena etengabe bilatzen duen ahaleginean. Eta argi erakusten du, orobat, konposaketa gaur egun oso loturik egon daitekeela performantzearekin, eta performantze hori eta interpretazioa batu egiten direla gertakari aparta sortzearren. Are gehiago, 2006ean "Partes Extra Partes" diskoa argitaratu eta gero, zuzenean Wim Mertens Ensemble formazioan kontzertu zoragarriak eskaintzen dizkigun bitartean.

2007. eta 2008. urtetan Orkestra Sinfoniko ezberdinekin jotzeari ekin dio, bai eta "Receptacle" (2007), orain arteko bere azken diskoa zuzenean eskaini ere, Gudrun Vercampt biolinjole harrigarriarekin.
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak