Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Teresa Salgueiro
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Gaur egun, ez da beharrezkoa aipatzea Teresa Salgueiro abeslari garaikide onenetakoa dela. Madredeus talde historikoaren ahots gozoa, bere egitasmo pertsonalei erabat ekiteko asmoa jakinarazi du... hiru egitasmo, hain zuzen ere, hiru disko berri, eta haien zuzeneko ikuskizunak. Eta den-denak, hemen, Syntoramaren eskutik.

Alde batetik VOCÉ E EU daukagu, Joao Cristalen zazpikotearekin batera, Teresaren brasildar musikaren ikuspegi gozagarria. LA SERENA egitasmoa ere aukezten ari da, Lisboako Ensemble Lusitania harizko boskotearen ondoan, Terezak gehien maite dituen Europako, Amerikako eta Afrikako kostaldeak bisitatzen dituen itsasoz egindako bidaia musikala porposatuz.

Eta azkenik, lanik berriena: SILENCE, NIGHT & DREAMS diskoaren aurkezpena, eta haren zuzeneko emanaldiak. Krzysztof Kieslowski zuzendariarentzat sortutako soinu-bandei esker ezaguna egin zen Zbigniew Preisner poloniar musikagile handiaren sorkuntza dugu, orkestra, abesbatza eta bakarlarientzat egina. Eta bertan Teresaren ahots liluragarria da protagonista, nola ez ba! Joan den irailean estreinatu zen Atenaseko Akropolisean, eta igandean izango da britainiar estreinaldia, Londreseko Barbican Concert Hallen. Polonian emango dute hirugarrenez, abenduan, Plock hirian.

Zalantzarik gabe, Teresaren ordua heldu da.
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak