Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Omar Faruk Tekbilek
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
OMAR FARUK TEKBILEK
The Tree of Patience

Ekialde Hurbila, Afrika eta Europa, Mediterraneoaren, "erdiko lurraldearen" inguruan elkartzen dira. Marko horretan, Turkia, Omar Faruk Tekbileken jaioterria, geografikoki eta kulturalki bidegurutzea irudikatzen du. Horregatik, Faruk bezalako musikagile bat, aspalditik New Yorken bizi dena, Ekialde eta Mendebaldeko musikak batzeko aproposa da, ezagutzen dituen hainbat ekialdeko eta mendebaldeko instrumentuak erabiliz, espresio artistikoa desberdintasunen aurretik jarri daitekeela erakutsi baitu.

Baina historia lehenago hasi zen. Omar Faruk Adanali izeneko herri turkiar txiki batean jaio zen, eta bere anaia Hadjiren bidea jarraitu zuen. Ikasketa garaia izan zen, instrumentu (txirula, baglama) bakoitzaren ezaugarriak eta turkiar musikaren eskala zailak barneratzeko unea. 15 urte zituela, musikari profesional bihurtu zen momentuan, etengabeko ikasteari ekn zion, bai musika arloan nahiz erlijioan: sufismoaren munduan sartzen da, Islamaren arlo mistikoan.

Nerabezarotik, mundu osoan zehar eta batez ere Estatu Batuetan burutu dituen birak, turkiar musikaren sustraiak eguneratu egiten ditu Omarren ikuspegiak. Mediterranear soinu bereziak berritzen daki , betiere tradizioa baztertu gabe. Bere lanean Brian Keaneren lanak garrantzi handia izan du, Omarrek txirula eta perkusio originalak, jazz gitarra-jole eta produktorearen sintetizadore eta oinarri elektronikoen gainetik.

Arrakasta handiko zenbait lanaren ondoren, Alif diskoa aurkeztu zuen, Steve Shehanek ekoiztua. Bertan, Tekbilekek bere talentua mundu mailara heldu daitekeela frogatu zuen. Alif arabear alfabetoaren lehen letra da, bai eta Alá -egilea, amodioaren errealizazioa- izenaren lehen letra eta diskoaren lehen abestiaren izenburuaren letra ere: amodio era guztiei (betirako amodioa, bizitzarekiko amodioa eta amodio erromantikoa) eskainitako sufi arloko maisulana.

Omar Faruk Tekbileken azken diskoa The Tree of Patience, Pazientziaren Zuhaitza, du izena, lan zoragarria benetan. Bertan Enrique Morente, Arto Tuncboyaciyan, Ara Dinkjian, Steve Roach edo Hansan Isakkut bezalako artista handiek esku hartu dute bertan, denen artean Faruken musikaren eta filosofiaren mamia indartuz.

Artista honek bere bizitzan egin duen ibilbidea ez da inondik ere samurra izan, gogor burrukatu behar izan baitu sinesten duen horri tinko eusteko, pazientzia handiz. Eta hain zuzen ere pazientziak gidatutako ibilbide horren fruitu ederrenak eskaintzeko prest datorkigu orain. Bizia, sentikorra eta birtuosoa dugu bere musika, Omar Faruk Tekbilek turkiar musikaren berritzaile nagusia bilakatu duena.

Eta zuzenean, The Tree of Patience gertakari paregabea da: Faruk nazioarteko ospea duten musikari talde harrigarri batekin batera jotzen du, eta ondorioz kontzertuak sentikortasun, trebetasun eta eutsiezineko erritmoz beteriko gertakariak dira.

OMAR FARUK TEKBILEK

The Tree of Patience TALDEA

OMAR FARUK TEKBILEK - ahotsa, baglama, darbouka, neya, bendirra...
MURAT TEKBILEK - perkusioa
PAUL GUERGUERIAN - perkusioa
YANNIS DIMITRIADIS - teklatuak
BAHADIR SENER - kanuna
ITAMAR EREZ - gitarra
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak