Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Mariza
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
“Transparente” (Gardena) diskoaren arrakastaren ondotik, Mariza zirraragarriak "Concerto em Lisboa" oparitzen digu orain, hiri hartan 2006ko irailean emandako kontzertu paregabea zuzenean jasotzen duten CDa eta DVDa. Emanaldi hura Portugalgo historiaren parte bilakatu zen... orain Marizak munduan barrena darama ikusikizuna, bere nazioarteko bira berrian, bera entzuteko aukera bikaina duten guztiak zoratuz.

“Lisboako auzo tipiko batean bizi izan naiz, eta betidanik abesten dut fadoa; badakit nolakoa den, nik neuk bere antza handia daukat eta”. Mariza mozambiketarra da, eta Lisboako Mouraria auzoan moldatu zuen izaera. Bertan entzun zituen lehen aldiz fado kantariak; hainbeste, non ezin baititu denen izenak eta itxurak gogoratu ere egin. Baina “haien oroimena nire kantetan geratzen da”. Uler daiteke, beraz, zergatik ematen dizkien eskerrak Fernando Maurício, Carlos do Carmo eta Amália Rodriguesi, “Transparente” diskoan. Fado abeslariak beti izan ditu inguruan, baita beste erritmo batzuekin abestu izan duenean ere; baina, Lisboatik urruti izanik, inoiz baino gogo handiagoarekin itzuli da azkenean Fadora.

“Fado em mim” diskoan – aukeratzen tituluak oso esanguratsuak dira beti – jadanik erakutsi zigun, 2001ean estreinatu zuenean: hainbeste fadok, hainbeste sentimenduk, hainbeste iragan eta etorkizunek guzti-guztiak txundituta utzi zituen. Portugalen, platinozko disko hirukoitza izan zen diskoa, eta horrek eman zion hasiera bere nazioarteko ibilbideari. Izan ere, inork ez zion gehiago talenturik ukatzen, eta atzerriko prentsak izar bat sortu zela esan zuen.

Hainbat herritako entzuleek oso harrera ona egin zioten. Izan ere, bere energia ukaezina da. Marizarentzat, eszenatokia “lagunei harrera egiteko egongela” da, eta entzuleek sentitu egiten dute ongietorri hori. 2002an, Quebeceko Udako Jaialdian Interpretazio Onenaren Saria eman zioten. New Yorkeko Central Parken jo zuen, baita Hollywood Bowl mitikoan eta Womad Jaialdian ere; Lisboako Belém kultur etxea eta Londresko Royal Festival Halleko Purcell Room aretoa sarrerarik gabe utzi zituen.

Orduan atera zuen “Fado Curvo” bigarren diskoa – Fadoaren bideak, patuarenak bezala, bihurguneak ditu… “fadoak ez dauka mugarik”. Marizak pronostiko guztiak berretsi zituen. Alemaniako kritikariek beste sari bat eman zioten; Deutsche Schalplatten Kritik saria, alegia. Diskoa 6. sartu zen World Musiceko Top Billboard zerrendan. Eta Portugalen, kritikak txalotuta, bigarren platinozko diskoa jaso zuen: merkatuaren atzeraldi larria egonda ere (%39 jaitsi zen bi urtean), eta beste fado abeslariak Marizaren salmenten seiren batera ezin helduz ibili arren (!), Mariza bere herriko artista maitatuenetakoa izaten hasi zen.

Fado kantariak, bai Europan bai Ipar Amerikan egindako biretan, hainbat eta hainbat areto leporaino bete zituen, Londresko Queen Elizabeth Hall, Frankfurteko Alte Oper, Belémeko Kultur Etxea eta Parisko Théâtre de La Ville, besteren artean. Horrez gain, atzerriko kazetariek esan zuten “Portugaleko kultura ezin hobe hedatzen” zuela, “duen adierazpen berezkoenarekin: fadoarekin”, eta 2003 urteko pertsona ospetsu “onena” izendatu zuten.

2004an argitaratu zuen lehen DVDa, Londresko Union Chapelen egin zuen kontzertua aurkezten duena. Urte horretan, MIDEMek ere saritu egin zuen, eta European Border Breakers Award premioa eman zion. Ondoren, Joko Olinpiarren “Unity” disko ofizialean parte hartu zuen: “A thousand years” kantua interpretatu zuen, Stingekin batera.

Marizak lau kontinenteetan egin ditu kontzertuak, arrakasta handiz eta aretoak bete-bete eginda. Walt Disney Concert Hallen denboraldiari hasiera eman zion Los Angelesko Orkestra Filarmonikoarekin; Madrilgo Albeniz Antzokian kontzertua eman zuen; 20.000 pertsonak pozaren pozez txalotu zuten Lisboako Rock in Rion; Bartzelonako Grec Anztokiko eszenara igo zen; 30.000 pertsonak entzun zuten Aveiron; Kairoko Nazioarteko Kantu Jaialdian ohorezko gonbidatua izan zen; Lisboara itzuli zen, eta bertan, Monsanton, 22.000 pertsonak txalotu zuten; Chicagoko World Music jaialdian eta San Franciscoko Jazz jaialdian parte hartu zuen; Macaoko Kultur Etxean eta Moskuko Musikaren Etxean ere jo zuen.

2005ean, Danimarkako Erresumak aukeratu egin zuen, Hans Christian Andersenen obra eta izpirituaren nazioarteko enbaxadoreetako bat izateko. Mariza aukeratu zuten, Portugalen eta nazioartean duen ospeagatik, baina baita fadoak, Hans Christian Andersenen obrak bezalaxe, unibertsala bihurtu den malenkonia poetikoa dakarrelako.

2006. urteak "Transparente" diskoaren mundu-mailako arrakastaren urtea izango da: fadoari hitzen gardentasunak dio bidea irekitzen munduan barrena; eta Marizak hitz garden horiek bihotz-bihotzez abesten ditu beti. Marizaren gorantzako bidea geldiezina da..

Ezinezkoa litzateke Marizak orduz geroztik jaso dituen sariak aipatzea. Esaterako, BBCko Munduko Musikako Europear Artista Onenaren saria irabazia da, eta hiru bider izendatua. Alemaniako Barne Ministeritzak sustatu eta Bettina Flitner artistak burututako "Europako 100 Emakume Garrantzitsuenak" egitasmorako ere aukeratua izan da.

Eta berriki Carlos Saurak, "Fados" bere hurrengo filmerako protagonista lanerako hautatu du Mariza. Jakina.

Garai berriari hasiera ematerakoan, zein kantu abestuko dizkigu ahots garden horrek? Zer norabide hartuko du bere indar liluragarriak? Marizak nahi duen gauza bakarra, “abesteko libre” sentitzea da – “nire ahotsa tematia da…” -. Bere buruaren saudadea du, eta bere fadoaren bila dabil, bere patuaren bila.
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak