Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Edozein zalantza baldin baduzu edota informazio gehigarriaren bila bazabiltza, deitu 943 31 48 00 telefonora edo erabili hurrengo inprimakia gurekin harremanetan jartzeko.
Jean Mixel Bedaxagar
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Belatxaren majestuositateaz jazten du Jean Mixel Bedaxagarrek disko berriaren lehen urratsa; hegazti ederrak mendetan zehar, Arbaileko leizezuloetatik gora darabilen hegaldi pausatua kantore bilakatuta.

Lehen aldiz, Pierra Nekazaur kantariari entzun eta kantu honen moduak eta sinbologiak harrapaturik geratu zen, betidaniko kantua baitzirudien, belatxa bezala, mendez-mende bere zulotik gora eta behera joanik, xiberotar izpirituari iraunkortasuna ekarriz. Betidanik dagoena, betirako dagoela irudikatuz.

Belatxa izeneko hau, Jean Mixel-ek inoiz ekoitzi duen diskorik mamitsuena dugu. Bertan, inspiraziorik garbienak bildu nahi izan balitu bezala, oroimenik gustokoenak, doinurik maiteenak, sustraien erreferentziaz eta naturaren usaiaz atondurik.

Jakin badaki Jean Mixelek ondarearen trasmisioaren ahala, interpretazioaren baitan dagoela;eta horren zerbitzuan jarri ditu ahalegin eta abilezia oro, fideltasuna mantenduz, kantuaren berezko magiak barrutik har gaitzan.
Errepertorioaren aukeraketa eta kantuen ordena garrantzi handikoak dira lan honetan, modu sotil eta eskuzabal batez baitoa bere hegalak zabaltzen, gordeta dituen koloreak, maitemiñak eta oroimenak gure zentzumenen gozamenerako, hiru zutaberen gainean oinarriturik: Belatxa, Agur Maria eta Bereteretxeren Kantorea.
Iradier konpositorearen Ürzoa kantaren bertsio kuttun egokitu batez ixten du diskoa Urdiñarbeko kantariak, habanera sasi-klasikoen modura emanik, olatu sentikor eta kulunkari baten gainean labaintzen doalarik, Nestor Basterretxea adiskidearen memoriari eskeinia.
Atsegin bezain aberats suertatzen da a capella-n abestutakoak eta kantu musikatuak tartekaturik jasotzea, xirularen espresiobideari urrezko tarteak utzirik. Lan honetan, Mixel Etxekopar (ahotsa, xirula eta ttunttuna) eta Sacha Standen (arrabita, pianoa eta moldaketak)izan ditu lagun urko, talde ttipi baina eraginkor honen bidez, lanaren funtsa hobekiago azalduko delakoan.
Lanaren hastapenetatik azkeneraino, tradizioaren indarra somatzen dugu nagusitzen aurrerabidea zabaldu nahiean, kantuaren babesean, etorkizuneko Euskal Herriari begira.
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak