Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Edozein zalantza baldin baduzu edota informazio gehigarriaren bila bazabiltza, deitu 943 31 48 00 telefonora edo erabili hurrengo inprimakia gurekin harremanetan jartzeko.
Igelaren Banda
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
IGELAREN BANDA 1998 urtearen inguruan sortu zen eta 2000garren urtean atera zuen bere lehen diskoa.

Oraingo formazioa hauxe da: Bixente Martinez gitarran, Hasier Oleaga baterian eta Amaiur Cajaraville kontrabaxuan, eta 2011garren urteko udaberrian hasi zen bere martxa.

2013garren urteko Martxoan aurkeztu zuen “Preguntatxo bat” izeneko diskoa (Elkar KD 889).

Eta urte hartatik gaur arte hainbat kontzertu eman ditu diskoa aurkezten, Donostiako Jazzaldian, Bartzelonan egiten den EH Sona jaialdiaren barruan emandakoa edo Bilboko LORALDIA 2015 jaialdiaren barruan emandakoa, beste askoren artean.

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sintoniaren egilea izan zen.

Eta 2015eko udazken honetan aurkeztu dute beren disko berria “Debalde festa” (Elkar KD 936) izenekoa, bertso doinuei osoki dedikatua. Disko honetan bertsolariek bere egunerokoan askotan erabiltzen dituzten doinuak izan dira abiapuntu. Doinu hauen arten badaude doinu tradizionalak, hala nola “Xarmangarria zira” edo “Erreguetan”, eta baita ere gaurko musikariek konposatutakoak, Imanolen “Ilun ikarak” edo Oskorriren “Ezin ahaztu” bezela.

IGELAREN BANDAri inprobisazioa asko gustatzen zaio, eta bertsolarien jardunean ere inprobisazioa da nagusi, hortik lan honen lehen zergatia.

Bertsolariek askotan erabiltzen dituzten doinuak bi ezaugarri berezi dituzte. Alde batetik beti dira doinu ederrak, borobilak eta dotoreak, eta beste alde batetik oso egokiak izaten dira istorio bat kontatzeko, istorio bat garatzeko.

“Debalde festa” disko honetan hitzik gabeko bertso inprobisatuak egin nahi izan ditugula esan daiteke. Libertate osoarekin moldatu ditugu doinu hauek, bai erritmikoki, bai armonikoki eta bai melodikoki, beti inprobisazioari leku handia utzita. Gure kontzertuetan ere inprobisazioari leku handia uzten diogu, eta honek bihurtzen ditu kontzertu bereziak, beti ezberdinak direlako.

Hasier Oleaga musikari gaztea baina honezkero esperientzi handikoa da, hainbat egitasmotan parte hartzen duena. Iñaki Salvador edo Ruper Ordorikaren laguntzaile fina, adibidez.

Amaiur Cajaraville, gaztetan rokero txima luze izan eta gero, kontrabaxuan buru belarri dabil azken urtetan. Benito Lertxundi, Aiko edo Mikel Markez taldeekin jotzen ohi du.

Bixente Martinez Oskorriren partaide finkoa da hainbat urtetatik ona eta baita ere Hiru Trukuren sortzailetako bat. Beste hainbat egitasmotan parte hartu du, baita ere antzerkian eta ikus entzunezkoetan.

Ikusten duzuenez, IGELAREN BANDA honetan gazteak eta beteranoak batera.

Sarean: http://igelarenbanda.blogspot.com.es/

IGELAREN BANDAren bideoak:

https://www.youtube.com/watch?v=MpPvAGIHl_4 ,
https://www.youtube.com/watch?v=ThZbGc3YYIU
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak