Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Edozein zalantza baldin baduzu edota informazio gehigarriaren bila bazabiltza, deitu 943 31 48 00 telefonora edo erabili hurrengo inprimakia gurekin harremanetan jartzeko.
Haig Yazdjian
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Sirian jai zen, guraso armeniarrak ditu eta Grezian hogei urte baina gehiago daramatza lanean eta bizitzen. Ekialdeko Musika han ezagutu zituen, oso gazte zela hasi baitzen musika jotzen eta bere instrumentuen bitartez bere sentikortasuna adierazten.

Nay, cümbüs, nashatkar edo perkusioak bezalako instrumentu desberdinak menperatzen ditu, baina ouda da bere etengabeko bilaketa musikalaren emaitza hoberen adierazten duena. Muga geografiko eta denboratik kanpo ezagutzera ematen duten bilaketak hain zuzen ere.

Haig Yazdjian laster bihurtu zen oudaren interpretatzaile ospetsuenetako eta bokalista berezienetako bat. 1996. urtean TALAR bere lehen diskoaren argitaratzea, LIBRA MUSICaren zigiluarekin, bere ospea azkartu zuen, eta horretaz gain, berehala nabarmendu zen bere belaunaldiko musikarien artean, etorkizun oparoa izango zuela garbi erakutsiz.

Lehen lan diskografikoa argitaratu zuenetik, argi utzi zuen berarentzat tradizioa indar eta kreatibitate eremua dela. Bi urte ondoren, 1998. urtean, GARIN diskoa ( LYRA MUSIC) eta GIFT CD singela kaleratu ziren, biak ere entzulegoaren eta kritikarien txaloa jasoz. Arrakasta bikoitz honetaz gain, Yazdjian lan egin izan duen eta internazionalki ospetsuak diren musikari grekoen errespetua eta esker ona ezagutzen hasi zen orduan.

2000. urteko udaran, BEAST ON THE MOON argitaratu zuen, bere bilaketa musikalean bira berri bat eman zuen albuma. Bere ibilbide osoan gaur egungo ekialdeko musika doinu tradizionalekin nahastu du, zenbaitetan beste muturrean dagoen musika garaikidera ere iritsiz. Bere musikak nahasten dituen freskura eta ausardia direla medio, bere kontzertuak gertakari handiak bihurtzen dira, gaur egungo aireak dituen musika tradizionalaren sustraiak bilatzen ari den jendartearentzat.

Kontzertuetan, Haig-ek lau disketatik, (TALAR, GARIN, THE BEAST ON THE MOON eta YERAZ), ateratako armeniar kanta tradizionalak jo eta abesten ditu, beti inprobisazioari leku pittin bat utziz. Momentu berdingabeak dira, zuzenean Grezian sortzen ari diren musikari hoberenetako batzuk lagun dituelarik, horietako asko Ekialdetik datozenak.

Orain, Haig Yazdjianek, bere azken lana aurkeztuko digu: AMALUR. E
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak