Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Eleftheria Arvanitaki
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Eleftheria benetako izarra da Grezian: bere kontzertuetan jende ugari biltzen da beti, eta sekulako ikuskizunak, berotasun handikoak izaten dira.

Bere karrera Opisthodromiki Companian hasi zen 80ko hamarkadaren hasieran. Greziako aldean egiten zen musika rebetikoaren ahotsik ezagunena bilakatu zen, gainera ordurarte hedatugabeko eta ezezaguna zen genero honen bultzatzailea. Musika rebetikoa smyrneikaren batera, Asia Txikitik datozen errefuxiatuek antzezten zuten folkloreko garaikekoa da.

Taldea utzi ondoren, Eleftheria bakarkako karrerari ekin zion, eta berehala bere lurraldean etorkizun handiena duen emakumezko ahots azkar bihurtu zen, besteak beste, bertako gertaera politiko eta sozialak zirela medio, bere ahotsa orduko ametsen eta eta sentimendu berrien expresioa bihurtu zelako.

Izaera bero baina gogorra du Eleftheriak. Eta bere ahotsarekin, sustrai sakoneko musika grekoaren artean eta konpositore, liriko eta poetiko ospetsuenek sortutako estetika berriaren artean zubi bat sortu nahi du. Horrexegatik, musika grekoaren klasikotzat hartzen da bere lana.

“TO THE EDGES OF YOUR EYES” bere azken diskoan, abeslari zoragarri honen interpretatzeko dohaina eta hain ondo ezagutzen dituen musika estilo ugariak agertzen dira. Doinu tradizionalak zein europearrak, moldaketa errazak zein “dance” musikatik gertuago daudenak, zuzeneko momentu bakanak eta grekoentzat oso ezagunak diren abestien bertsioak, Manos Hadjidakis konposatzaile famatuaren “My love is somewhere” bezalakoak. Osagarri guzti horiek osatzen dute diskoa, eta horren emaitza koloreak eta soinuak batzen diren unibertso bat da, non Eleftheria Greziako elitearen konpositoreekin batera lan egiten duen, betiere bide eta esperientzia berriei ateak irekiz. Momentu zoragarri horien artean, Amaral taldearen “El Universo Sobre Mi” moldaketa dago, Espainian eta Grezian oso arrakasta handia lortu duena.
Gainera, “To The Edges of Your Eyes”-en Espainarako bertsioak, bonus DVD bat dakar. Bertan, Eleftheria Arvanitaki Atenasen egin zuen emanaldi “historikoa” eskaintzen da, Ara Dinkjian eta Arto Tuncboyaciyan luxuzko artistekin batera. “Dynata” abestiaren zuzeneko grabaziorik ezagunena kontzertu hartan egin zen!
Eleftheria erregina izaten jarraitzeko arrazoi ederrak, ezta?
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak