Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu

Artistak

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:
Carlos Nuñez
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Carlos Nuñez aparteko musikaritzat dute nazioartean, munduko artista serio eta distiratsuenetarikoa.

Letra larriz idazteko Artista da. Bere karismak, energiak eta izaera aitzindariak oso ezaguna egiten dute, bere instrumentuak diren gaita eta txirularen ohiko mugak soberan gainditzen baititu.

8 urte zituela, maisu zaharrei so eginez, Carlosek musika herrikoaren eta gaitaren sekretuak ikastea erabaki zuen, eta 12 urte besterik ez zituenean Shaun Davey Irlandarraren konposizio bat bakarlari bezala jotzera gonbidatua izan zen Lorienteko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Gutxira Madrileko kontserbatorioan moko-txirula ikasten hasi zen, Ohorezko Matrikula eta Ezohiko Ibilbide Amaieraren Saria bezalako notekin.

1989an, lehendabiziko aldiz, Charlton Heston eta Oliver Reede protagonistak diren Altxorraren Irla filmaren soinu-banda grabatu zuen, The Chieftainsekin batera. Ordutik aurrera zazpigarren Chieftainsa da, beraiekin gauza garrantzitsuak lortuz, Grammy Saria, eta New Yorkeko Carnegie Hall eta Londresko Royal Albert Hallen artista ezagunekin saioak egiteko aukera, hala nola, Bon Dylan, Joni Mitchel, The Who, Lou Reed, Spin Doctors. Eddie Vedder (Pearl Jamekoa), Bon Jovi, Alice Cooper, INXS…

Arrakasta ugari eta gero, 2004an zinema munduarekin lehendabiziko elkarlan handia egin zuen Carlosek, eta ate handitik gainera. Alejandro Amenabarrek “Mar Adentro” filmerako lehendabiziko diskoko kantu bat eskatu zion, bukaeran Carlos film guztiaren soinu-bandaren kolaboratzaile bilakatuz. Filmak Oscar Saria eta 14 Goya Sari jaso zituen, musikaren saria barne.

Urte horretako uztailean, Vigoko Castretos Auditorioan, eta 30 000 pertsonen aurrean, zuzeneko DVD eta CD ikusgarriak grabatu zituen, Carlos Nuñez & Amigos izenekoa, Urrezko DVD izatera iritsi zena. 20 urte ziren Carlosek eszenatoki hori azkenekoz zapaldu zuela. 13 urte zituen, eta bertan ezagutu zituen The Chieftainseko kideak, gaitaren maisu zen haur hori ikusita liluratuta geratu ziren berberak. 33 urte betetzearekin batera, Vigoko portuan jaiotako musikariak, bi ospakizunak batu eta aditzera eman zion eszenatokian kontzertu bat eskaini zuen. Bertan The Chieftains lagun zaharrekin berriz ere elkartu zen, baita Sharon Shannon akordeoilari irlandarrarekin, León Gieco Argentinarrarekin, Eskoziako The National Youth Pipe Band gaitero bandarekin…

2006an Cinema do Mar argitaratu zuen, musika-banden mundua ikertzen duena, Mar Adentrotik hasita azken aldi honetan parte hartu duen soinu-bandekin bukatuz, batez ere Japonen egindakoak, zinearen klasiko handiak diren bertsio zeltak ahantzi gabe. Diskoak kolaborazio asko ditu, The Chiftains, Dulce Pontes, Ryuichi Sakamoto, Altan, Solas, Juan Manuel Cañizares… Disko hau oso egokia den ordu beteko dokumentalarekin dator, Carlosek eta bere ingurukoek Mini DV batekin grabaturiko irudi argitaragabeak biltzen dituena, Robert Bellsolá zinegile gazteak bizitasun eta umore handiz muntatua, zeinak Carlosen ikuspegi ezezagun bat agertzen duen.

3 urteko ikerketen ostean, 2009an Alborada do Brasilek argia ikusi zuen, Musika Celta –galiziarra- eta Brasildar Musikaren arteko lotura azalean uzten duen diskoa. Diskoan Carlinhos Brown, Lenine, Adriana Calcanhotto, Fernando Takai, Dominginhos eta beste hainbat musikari brasildarrek parte hartzen dute, baita The Chieftains maisu irlandarrak ere. Diskoak harrera ikaragarria izan zuen, Espainian El Pais egunkariak “harrigarria” , zela esan zuen, ABCk berriz “ederra”, Le Monde (Frantzia) “liluragarria” nahiago izan zuen, Alemaniako Kritikaren Saria jaso zuen Alemanian, Clarinek Argentinan “beharrezkoa” bezala kalifikatu zuen eta La Nación egunkariak urteko 5 hoberenen artean aukeratu zuen. Zuzenekoak ere suntsigarriak izan ziren, The Times britainiarrak Erresuma Batuan aurkeztutako diskoari 5 izar eman zizkion, alajaina! Ikerketaren prozesu guztia Brasil Somos Nós dokumentalak irudikatu zuen, berriz ere Robert Bellsoláren zuzendaritzapean, bereziki Carlosen birraitonaren historia lantzen duena, bera bezala musikaria zen eta Brasilera emigratu ahala desagertutzat jo zuten, geroago Belle Époqueko Rio de Janeiron ibilbide musikal arrakastatsu berria hasia zuela argitan gelditu bazen ere. Brasileko abenturaren zati bat Grupo Corporentzat (Brasileko dantza konpainia entzutetsuena) grabaturiko soinu-banda izan zen, Martin Codaxeko Cantigasean oinarriatua, José Miguel Wisnik, Milton Nascimiento edo Chico Buarquerena bezalako ahotsekin batera. Urte hauetan zehar Carlos Nuñezek 1 000 000 disko baino gehiago saldu ditu mundu guztian, Ondas Saria jaso du, Grammy latinoetako bi bakarkako hautagaitza eta sariak mundu guztian zehar. Europako Ingurumenaren enbaxadore izendatu dute, eta Erroman Aita Santuak deituta bi milioi pertsonen aurrean jardun du. “Gaitak planetan duen izar bakarra” bezala definitua izan da (François-Xavier Gómez, Liberation), “Zelden errege berria” (Manuel Rivas, El Pais), “Gaitaren munduko Jimi Hendrix” (Scott Lewellyn, Billboard), “Urrezko gaitaria” (Xavier Rekalde, El Mundo), “Musikaltasun bikaineko eta gaitasun adimentsuko artista” (Jan Fairley, Folk Roots), “Gaitaria, Coltrane edo Hendrixek joko balute bezala” (Bob Flynn, The Guardian)… Jarraitzeak ez du merezi.
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak