Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
Edozein zalantza baldin baduzu edota informazio gehigarriaren bila bazabiltza, deitu 943 31 48 00 telefonora edo erabili hurrengo inprimakia gurekin harremanetan jartzeko.
Carlos Do Carmo
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Carlos do Carmo Portugalen inoiz izan den ahots distiratsu, kutun eta errespetatuenetarikoa da. Fadoaren kontsagrazioaren arduradun nagusienetarikoa da Do Carmo, gutxik bezala ezagutu, ikasi eta interpretatu baitu musika molde hau. Nazioartean ere genero honen adierazle handienetariko bat izan da, Fadoa gehiengo femenino baten musika era denaren topikotik haratago.

Carlos do Carmo Lisboan jaio zen. Lucília de Carmoren (XX.mendeko Fadista onenetarikoa) eta Alfredo de Almeidaren semea, azken hau liburu-saltzailea eta geroago hotelaren industrian enpresaria. Carlos do Carmo giro artistiko batean hezia izan zela esan genezake. Auzo Garaian, hiriko alde zaharrean, bere gurasoek zuten etxean artista eta intelektualen bilkurak egoten ziren, antzinako Lisboako pertsona ospetsu nabarmenenak tarteko.

Carlos do Carmok 1963.urtean ekin zion Portugaleko panorama artistikoan sendoenetarikoa izango zen ibilbideari. Bere gurasoen ostalaritza negozioan sartu zen, beraiek sortutako Fadoaren etxea kudeatuz, Suitzan ikasitako teknika eta ideia guztiak erabiliz. Bere aitaren heriotzaren ostean, Carlos do Carmok gerentziaren ardura hartu zuen, bere merezimendu eta zorte onaren laguntzarekin Lisboako Fado etxerik onenean bihurtuz.

Baina bere barnean musika beti presente zegoen, eta Mário Simoesen eskari baten ondorioz (ia brometan), bere amaren kantuetariko bat grabatu zuen, “Locura”. Esperientzia horren arrakasta hain handia izan zen non ezinezkoa gertatu zen Carlos do Carmoren patua atzeratzea.

Bere lehendabiziko diskoa egiteko aukera berehala agertu zen, 1964an “Estranha Forma de Vida” grabatuz. Bere kantatzeko era desberdina zen, bere estilo pertsonal nahastezina… finean Fadoak espero zuen oinordekoa zen, izar berri bat jaio zela gauza ziurra zen inondik ere. Ordutik, kantaturiko Fado bakoitza, grabaturiko disko oro, emandako ikuskizun guztiak, arrakasta itzel batean bihurtzen ziren.

Telebistarentzako eginiko kontzertuak jada Fadoaren artxibo historikoaren parte dira, hauetako bakoitzak helarazten duen kalitate handia eta sentimendu berritzaileak aintzatetsiak izan ostean.

Pariseko Olympian, Frankfurt eta Wiesbadeko operetan, Rio de Janeiroko Canecaon, Helsinkiko “Savoy”-en, Madrileko auditorio nazionalean, La Hayako Erreginaren Antzokian, San Petesburgoko antzokian, Montrealeko La Place des Arts aretoan, Copenhagueko Tivolin eta Sao Pauloko Latinoamerikako memorialean eskainitako kontzertuak bere ibilbideko momentu oso garrantzitsuak dira.

Orain arte jasotako sari eta ohoreak kontaezinak dira, Rio de Janeiro hiriko Ohorezko Hiritar Titulutik hasita, Iberoamerikako arteen klaustroko Ondrazko kidea izendatu, Musika portugesaren zabalkuntzan egindako lanagatik Estatu Batuetako Rhode Islandeko senatuak emandako diplomarekin jarraitu, meritu eta bikaintasunarengatik SIC urrezko globoarekin segitu, Portugaleko Egileen Elkarteak ibilbide kontsakratuarengatik saritik pasaz, Don Henrique infanteak agindutako Aitzatespen Nazionalarekin bukatzeko.

Carlos do Carmok duen kantatzeko era desberdina da, estilo pertsonal nahastezina du, Fadoak behar zuen segida naturalean bilakatu duena. Interpretaturiko Fado bakoitza, grabaturiko disko oro, eskainitako kontzertu guztiak, denak arrakasta itzelak dira, beretzako musika bizitzeko era bat dela frogatzen dutenak. Heldutasunak, esperientzia eta dotoretasun natural gaindiezinak dituen abilezia eman dio Carlos do Carmori.

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistak


Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak