Camané
Camanék fadoarekin izan zuen lehendabiziko kontaktua istripuz gertatu zen. Humetan jasan zuen gaixotasun baten osatze prozesuan bere gurasoen diskoetan murgildu zen, Fado munduko pertsonaia ospetsuenak ezagutuz: Amália Rodrigues, Fernando Maurício, Lucília do Carmo, María Teresa de Noronha, Alfredo Marceneiro, Carlos do Carmo…
Denbora gutxi barru, 1979an Camanék “Grande Noite do Fado” izenekoan parte hartu eta arrakasta izugarria izan zuen. Ordutik aurrera grabaketez eta Fado etxeetan egindako emanaldiz betetako musika ibilbidea hasi zen, ikuskizun musikal desberdinetan parte hartzen zuen bitartean –Filipe La Fériaren produkzioetan “Grande Noite”, “Maldita Cocaína” edo “Cabare”, besteak beste.
Comuna antzokian Fadoaren gau batean egindako emanaldian José Mário Branco ezagutu zuen. Horrela hasi zen lana eta laguntasuna uztartzen dituen harremana, “Uma Noite de Fados”, Fado etxe batean, Alcáçovas jauregian, islatutako lanaren argitaratzea eragin zuena. Lan horren arrakasta izugarriak Fadisten belaunaldi berrien ordezkaritzarik handieneko ahotsean bihurtu zuen.
Ordutik aurrera bere presentzia etengabekoa izan da, RTPk (Portugaleko Telebista Publikoak) bultzatutako Amália Rodriguesen omenaldia esaterako, eta bere atzerriko ekitaldiak: Frantzia, Holanda, Italia, Espainia… 1998.urtea “Na Linha da Vida” José Mário Brancok produzitutako diskoaren argitalpenak nabarmendu zuen. Disko honek Custódia Castelo (gitarra portugaldarra), Jorge Fernando (gitarra) eta Carlos Bicaren (kontrabaxua) parte-hartzea du. Azken honek Camanéren kalitatea berretsi eta berari buruzko itxaropenak baieztatu zituen. Urte horretan nazioarteko jaialdi askotan parte hartu zuen, herrialde desberdinetan birak eginez, bere diskoa Portugaleko diskorik salduenen artean kokatzen zen bitartean.
2000.urtean beste pausu garrantzitsu bat eman zuen, “Esta Coisa de Alma” bere hirugarren diskoa argitara atera baitzuen, edizio internazionalean. Birak segidan etorri ziren: Holanda, Belgika, Espainia, Suitza, Alemania, Frantzia… eta nola ez, Portugal, non Belém zentro kulturalean errezitaldi gogoangarri bat eskaini zuen.
Sariak, aitorpenak eta salmenta handiak berehala etorri ziren. Gero bere estudioko laugarren albuma iritsi zen, “Pelo Dia Dentro” izenekoa, hau ere José Mário Brancok produzitua, bere ohiko laguntzaileekin: José Manuel Neto gitarra portugesarekin, Carlos Manuel Proença gitarra akustikoarekin eta Carlos Bica kontrabaxuaren ardurarekin.
Hiru hilabeteetan salmenta guztien buru jarri zen albuma, eta Portugaleko nahiz atzerriko auditorio ospetsuenen eserleku guztiak agortu zituen. 2003an Camanék eta Xutos and Pontapés rock taldeak egindako elkarlan bat biltzen zuen CDa argitaratu zen. Baita beste bilketa disko bat ere, EMI-Hemisphren “The Art Of” kolekzioko parte dena, beste zuzeneko album batekin, nazioarteko biretan kantaturiko kantekin.
2004an “Outras Cançoes” izeneko ikuskizunean parte hartu zuen, non 6 kontzertuko segida batean inspirazio iturri izan dituen beste zaletasun musikal batzuk zuzenean aurkezteko aukera izan zuen.
2004 bukaeran “Humanos” CDa argitaratu zuen, Manuela Azevedo eta Davis Fonseca abeslarien lankidetzarekin, baita Nuno Rafael, Joäo Cardoso eta Hélder Gonçalves begirune handiko musikariekin ere.
Egitasmo hauez gain, 2006an DVD formatuan argitaratua izan zen “Como Sempre…Como Dantes” ikuskizunaren errepertorioko interpretazioak egiten jarraitu zuen. Egitasmo honek, izugarrizko arrakasta izateaz gain, Camanék “Gizonezko Fado Abeslaririk Onenaren “ “Amália Rodrigues” saria eskuratzea ekarri zuen.