Bellydance Superstars
6 urteko biraren ostean, 22 herrialdeetan eskainitako ia 800 ikuskizunekin, Bellydance Superstarsek Britainia Handiko Sunday Timesek ematen duen “munduko dantza konpainiarik garrantzitsuena” saria jaso du.
Konpainia honek, orain arte elkarte eta jatetxeetan ohikoa zen antzinako arte forma hartzea lortu du, Riverdance eta Stomp bezalako ikuskizunekin lehiatzen duen mega show bat bihurtuz.
Gainera, Cirque du Soleik zirkuaren interpretazioari adinako ekarpena egin dio Sabel Dantzaren interpretazioari. Munduko sabel dantzari guztiei konfidantza eman die beraien artea entzute handiko lekuetan aurkeztu dezaketela sinesteko, beste edozein dantza mota bezala.
BDSSek aitorpen hutsetik harago, sabel dantzaren arteari ateak ireki eta bizkortzea erdietsi dute. Eta hau hasiera besterik ez da!
Era berean, eta nahi izan gabe, ekialdearen eta mendebaldearen arteko enbaxadore kulturalak bilakatu dira, Sunday Timesen saria jasoz.
Orain, Indiako elementu kultural berrien ekarpenarekin, bultzada hori indartzea lortu dute, orain arte sortu dituzten sabel dantzaren estilo desberdinen tapiz ederrarekin nahastuz.
Ikuskizun berriak dantza tradizionala eta sabel dantza tribala Indiako dantza desberdinekin fusionatuko ditu, musika eta jantzietan oso aberatsa dena, erritmo itsaskor eta hunkigarriekin.
Ikuskizunak BOMBAY BELLYWOOD du izena. El Cairo Bombayrekin batuko da San Franciscon eta New Yorken, Buenos Aires eta Chicagoren ukitu batekin.
Bellydance Superstarsak ez dira puristak, eta horretaz harro daude. Beraiek ekialdeko dantzaren artea arte bizi bezala ikusten dute, elementu berriak xurgatzeko gai, hegalak zabalduz munduko kultura desberdinetako ahalik eta pertsona gehien erakartzeko. Indiako dantza ere forma desberdinetan eraldatzen joan da, Bollywood hitzak esanahi desberdina hartuz hauetako bakoitzean, baina denek gaur egungo India exotikoarekin lotzen dute. Bellydance Superstarsen leloa dantzatzeko teknikaren esentzia ez galtzea izan liteke, baina beraien aukerak handitzeko beldurrik gabe.
BDSSek bere biretara lurralde berriak gehitzen joan dira, eta arrakasta izugarria dute joaten diren lekura joaten direla. Txina eta Japonen kasua da, non sabel dantza azkarren zabalduz doan estiloa den. Bestetik, lehenik San Franciscon sortu zen estilo tribala, sabel dantzaren interpretazio amerikar bakarra zena, beste elementu etnikoekin batera, ez zen batere ezaguna herrialdetik kanpo, BDSSak beraien bira internazionaletan zabaldu zuten arte.
Orain dantza tribala alde guztietan dago. AEBetan ekialdeko dantza da azkarren zabaltzen ari den dantza moldea, hiri bakoitzean dauden eskola handi eta txikiekin.
Bere erakargarritasunaren zati bat osasunean eragiten duen onura da, eta gimnasio gehienek sabel dantza eskolak eskaintzen dituzte. Baina garrantzitsuagoa jardueraren emakumetasuna da, oso femeninoa baita, adin guztietako emakumeentzako egokia, baita itxura eta neurri desberdinetako jendearentzako ere, beste dantza modutan ez bezala.
Orain, 2012an, espainiar estatuan eginen den bira aurkeztuko dute, 13 hiritatik pasako dena. Ez ezazue galdu!
BOMBAY BELLYWOOD munduari erakutsarazteaz oso harro gaude, Ekialdeko dantzak merezi duen estatusean aurrerapenak eginez, Indiako dantza moldeen aberastasunak azaleratzen ditugun bitartean. Dantzaren artean buru-belarri lan egiten jarraituko dugula hitzematen dugu, gau-emanaldi handi batentzako ikuskizun txundigarriak eskainiz.
Bellydance Superstarsekin gozatu. Has dadila ikuskizuna!