Amal Murkus
AMAL MURKUS
Amal Nemer Murkus abeslari eta antzezle palestinarra 5 urte zituela hasi zen kantuan, ordutik ikuskizunak ematen dihardu. “Esperientzia mediterraneo” desberdinak batzen dituen estilo postmodernoaren sorkuntzan aitzindaria da Amal.
Bere lehendabiziko Albuma “Amal” 1998an grabatu zuen, bigarrena, “Shawg” izenekoa, 2004an atera zen argitara. Bere kantuak, folklore palestinarrean eta arabiar herentzian inspiratutakoak, tarteka pop musikaren osagaiekin gurutzatzen dira, eta kultura arabiar-palestinarrak pairatzen duen baztertze eta kanporatzearen kontrako etengabeko borroka adierazten dute. Amalen ibilbidea palestinar kultura eta musika babestu eta bultzatzera eskainia dago doan lekura doala.
Amalek ahots erregistro oso zabala du, erro tradizionaleko nahiz mendebaldeko estilo modernoak kantatzeko gaitasuna ematen diotenak.
Ahots erregistro liluragarri honek mundu mailan ezagunak diren beste artista eta bandekin kolaborazioak egitea ahalbideratu du, besteak beste, Joan Baezekin Tel Aviven gerraren aurkako kontzertuan, Marcedes Sosarekin, Olever Shanterekin Alemanian, Stadiorekin Italian, Glykerarekin Grezian, Anwar Ibrahimekin Tunezen, Enzo Avetablerekin Italian, Nani Cayemirekin Brasilen, Robert Whitekin Britainia Handian eta Royal Philharmonic Orchestrarekin Liverpoolen.
Halaber, Mahmoud Darweesh eta Samieh Al-Oasim poeta palestinarrekin lan egin du.
Amalek aipu eta laudorio ugari jaso ditu artean eta musikan egindako aparteko lanagatik, baita bertako komunitateekin egin duen behar handiagatik.
Free Music erakundeko kontseiluko kidea da, arte eta musika munduko zentsuraren aurka borrokatzen duen erakundekoa.
2001ean Amalek Arte TVko “Premadonar Fest” dokumental musikal batean parte hartu zuen, telebista austriarrak “XX.mendeko ahots ederrenak” bezala aukeratuz. “Premadonar Fest” Andrew Heller zuzendari eta musikariarena da, non Jesse Norman, Haris Alexiou edo D.D.Bridgewaterekin ateratzen den, besteak beste.