Telephone: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Information request
La donostiarra Maria Berasarte presenta su disco Todas las horas son Viejas, con Universal Music
27 March 2009
Share: Share this on Facebook Share this on Twitter Share this on Menéame Print this new
Oso gaztea izan arren, Maria Berasartek badu dagoeneko musika ibilbide luzea. Proiektu anitzetan lan egin du izen handiko artistekin batera, Niño Josele, Diego “El Cigala”, Javier Rubial, Ara Malikian, Pepe Torres, Iñaki Salvador edota Javier Limón ekoizlearekin besteak beste.
Era berean, Mayte Bajo dantzari eta koreografoaren konpainaren parte izan da, eta jaialdi askotan abestu du ere: Rock in Rio (Lisboa) Javier Rubialekin batera, Festival de Músicas de Corfú (Grecia), Festival Costa de Músicas (Lanzarote), Bienal de flamenco de Sevilla (2006) y Festival Flamenco de Jerez (2008).
Donostian jaioa, Maria fadoarekin maitemindu zen –bai eta Portugalekin ere- orain urte asko. Bertara joan zen bizitzera, eta bertan sortu eta grabatu zen Todas las horas son viejas disko hau, bere karreran bakarlari bezala egindako lehenengo proiektua.
Behin bakarrik entzunda, benetakoa den zerbaiten aurrean gaudela konturatzen gara, naturala, barru-barrutik sortua eta soinua, nostalgiaz betea, Alfama eta Tajoa ekartzen dizkigu gogora, Carmoren kantoi bateko kafetegi bat eta Lisboa, dekadentea eta benetakoa. Azken finean bere Portugal maitea da Mariak eskerrak ematen dionari “haize, jende, ibai, gatz, argi eta Belemgo pastelengatik.... Muito obrigada”.
Mariaren Portugaleko erreferentea, Carlos do Carmo fado abeslari handia da. Do Carmok artista gazte honen fadoan sinesten du eta bere eskuak ematen dizkio beraiengandik heltzeko eta ikasteko, Mariak dioen bezala “bere fadoan tarte bat eginez”. Izan ere, Carlosek Maria gonbidatu zuen bere karrerako 45 urteak bete zirenean. Bertan, fadoaren izen handiek partu hartu zuten, Mariza, Camane edo Bernardo Sassett besteak beste.
Diskoan aipatu beharreko fadoaren beste izen batzuk Tiago Torres da Silva letragilea eta José Peixoto gitarra eta ekoizpenean dira (Madredeus taldekide ohia)

Gainera, Mariak beti jarraitu du oso harreman eztuan Euskadirekin eta, Portugaleko proiektuak bere jaioterriarekin lotutako lanekin konbinatu ditu beti, Iñaki Salvadorrekin egindako elkarlanak bezala, edota Ttantaka teatroarekin “Emakumeak Izarapean” abeslari moduan egindako lana bezala, besteak beste.
Azpimarratzekoa da ere 2006an Donostiko Kursaal Jauregian Mikel Laboa eta Joxan Artzeren egindako Txoria Txori kantaren interpretazioa

Laburtuz, bere ikuskizuna bere bidaia isladatzen duen ibilbidea izango da, Mikel Laboari egindako Omenalditik hasita, Hegoaldeko eta Portugaleko Atlantikoko haizeetaraino, Jose Luis Montónen gitarra flamenkoari Ester.
Bidai honetan, nola ez, fadoa protagonista da.

Carlos do Carmo abeslari handiaren hitzetan, “Estamos perante um fado cantado das entranhas, mas sem a pretensâo de imitar quem quera que seja e com momentos musicais de rara beleza.
Heresia, dirào alguns. Dificies de classificar, dirâo outros.
Novo e muito belo, digo eu.”




PROMO EGUNAK EUSKADIN:
APIRILAK 01, 02 eta 03.

ELKARRIZKETA ESKATZEKO:
amaia@syntorama.com
679.467.195



Biografía: La donostarria María Berasarte, ha trabajado con sigue...

Subscription to our Newsletter

Name:
E-mail:

Artistas

Corporate information - Legal notice - RSS

syntorama@syntorama.com
Telephone: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe street 53-A, 1st floor. Office104
20018 Donostia
© 2011 Syntorama. All rights reserved