Telephone: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Information request
MUSIKAZ BETERIKO UDABERRIA
15 December 2008
Share: Share this on Facebook Share this on Twitter Share this on Menéame Print this new
MUSIKAZ BETETAKO UDABERRIA IGAROTZEKO...
Mundua Tolosan zikloko abonoak salgai!
Udaberria laster dator eta berarekin batera Syntoramak hiru kontzertu zita sahiestezin aurkezten dizkiue Mundua Tolosan zikloaren barruan, beti Munduko Musika eta Musika Berraren arloan kalitate handiena duten artistak ekarriz:
Maiatzaren 09an gure ingurukoa den proposamen interesgarri bat: Juan Mari Beltranek, Tanttaka teatroa eta Kukai Dantza taldearen eskutik Txalapartari buruzko garrantzi handiko proposamen bat estreinatuko du Tolosan. Bertan, laster argituko dizkizuegun izen handiak parte hartuko dute, Mireia Gabilondoren zuzendaritza teknikoaren menpean. Ezinbestekoa hain gurea den instrumentu honen ezaugarri ezezagunak ikasi eta disfrutatzeko.

Maiatzaren 29an, Wim Mertens pianojole eta konpositore belgiarra berriro dator guregana, oraingoan bere hari bostkote paregabearen eskutik. Bertan, Mertensek orkestari buruz duen bere ikuspuntua ezagutzera gonbidatzen gaitu, betiere adierazteko modurik biziena bilatuz. Eta nola ez, ahotsarekiko grina inoiz galdu gabe, instrumentu bezala zein pianorako eta instrumentaziorako benetako gida bezala. Zuzenean bereziki, Mertensek konposizioa eta performace bera lotuta egon daitezkela erakusten digu, ikuskizun errepikaezina bihurtuz.

Eta azkenik, ekainaren 6an, Dulce Pontes kantari portugaldar handiak bere lan berria lehen aldiz eskainiko digu Euskadin. Bertan aritu da, lehengo urtean Estrella Morenterekin egin zuen bira arrakastatsuaren ondoren. Lan berri honek Dulce Pontesek eszenatokira lehen aldiz igo zenetik 20 urte ospatzeko prestatu du, eta “Momentos” izena jasoko du. Izan ere bertan, bi hamarkada hauetan argitaratu gabe gelditu ziren momentu bakarrak eta ahaztezinak hartuko dira barne, dueto paregabeak, non bere abesti ezagunenak aurkitu ahal izango dugun, zein kajoi batean gordeta gelditu ziren abestiak ere, orain lehen aldiz argia ikusiko dutenak.
Lur anitzetatik egindako ibilbidea, Dulcek bere izaera eta arima portugaldarra eraman duela. Aldi berean, lur horietatik musikari eta estilo askorengandik edan eta aberastu egin da, esperimentatzen eta artista bezala handitzen, bere sustraiak eta fadoa beti gogoratuz.
Opari bat gure belarrietarako.

MUNDUA TOLOSAN ZIKLORAKO ABONOAK SALGAI:
3 kontzertuetarako prezio bakarra: 67,50 €
Salmenta: http://www.kutxa.net
Telekutxa: 943 00 12 00
SERVIKUTXAKO kutxazainak

Sarrera solteak otsailaren 01ean jarriko dira salgai, jarraian dauden prezioetan:
Juan Mari Beltran – 15€
Wim Mertens Ensemble – 25 €
Dulce Pontes – 35 €

Info+ eta elkarrizketak: amaia@syntorama.com
SYNTORAMA 943 31 48 00 // 679 467 195

Official page: www.dulcepontes.net

Biografía: She could have been a dancer, if the dancing sigue...

Subscription to our Newsletter

Name:
E-mail:

Artistas

Corporate information - Legal notice - RSS

syntorama@syntorama.com
Telephone: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe street 53-A, 1st floor. Office104
20018 Donostia
© 2011 Syntorama. All rights reserved